Nortzuk gara
IBAI MENDI KIROLAK saltokia 1997. urtean sortu zen mendiko materialak saltzeko asmoz.
Urteak aurrera joan ahala, denda aldatuz joan da, eta 2007. urtean proiektu handi batean murgildu ginen. Mendiko materialaren funtsari eutsi egiten diogu, baina Sport Casual merkatuarekin konbinatuta, hau da, mendia eta kaleko moda, biak eskaintzen ditugu.
14 urteko esperientzia dugu eta hobetzen jarraitu nahi dugu. Horregatik, azkeneko nobedadeak edukitzen saiatzen gara.
Gure helburua bezeroa gertu sentitzea da, eta era berean, eraginkorrak izan nahi dugu bezeroak eskatzen duenarekiko. Horrexegatik, esparru birtual bat sortu dugu mendiko sentsibilitatea eta kaleko moda jarraitzen duen publikoarentzat.
